Argentinako irratigintzaren mugimendua-Jose Luis Férnandez

Coca-Cola

Leioako Kanpusaren berregituraketa birtuala

jueves, 30 de octubre de 2008

TOP7

1-www.google.com

Google internet-en egun dagoen bilatzailerik zabalena kontsideratzen da. Web-gune eta informazioaz gain, imaginak ere bilatzen ditu. Baita bideoak ere, izan ere, 2006an YouTube bere egin zuen. Bere helbide elektronikoa ere badu, gmail dena eta erabat zerbitzu berriak ateratzen dabil. Esaterako, 3D formatuko mapamundiak etab. Horregaitik egun dagoen web-gunerik garrantzitsuena iruditzen zait, holako bilatzailerik gabe internet-en nabegatzea kaos bat izango baitzen.

2-www-softonic.com

Softonic programak deskargatzeko web-gune bat da. Edozein motako programak aurki daitezke doan deskargatzeko, horrez gain material elektronikoa eta programen cd-en salmenta bideratzen du. Web-gune hau nahiko interesgarria da momentu batean edo bestean gaudelako programa bat eskuratzera behartuak, eta hain errez lortzeko bidea izatea oso eskergarria da.


3-www.youtube.com

web-gune honek miloika erabiltzaile ditu, eta izaten ari den arrakasta itzela da. Zeure bideoak hor eskegitzeko aukera ematen dizu eta baita besteek utzitakoak ikusteko ere. Horrez gain YouTube-ko bideoak ikusteko enlazeak blog-etam eta web-gunetan jartzeko aukera ematen du. Beraz, bideoak ikusteko eta horiekin enlazeak egiteko web-gune egokia iruditzen zait.

4-Emule

Emule artxiboak doan trukatzeko programa bat da. Nahiko arrakasta lortu du erabiltzaileen artean. Oso erabilgarria da bideoak eta musika jeisteko. Sarea nahiko handia da eta aukera asko daude nahi den produktua lortzeko beraz, hau ere web-gune nahiko erabilgarria da.

5-Myspace.com

Web-gune hau gizarte interakzio batez osatua dago. Nolabaiteko perfilen bidez, zeurre blogak, musika taldeak, argazkiak, bideoak eta musika eskegi dezakezu bertan. Horrez gain mensajeen bidez beste erabiltzaileekin komunikatzeko aukera ematen du. Aurten gainera, MySpace eta KSolo web-guneak baturik kosolo.myspace.com web.gunea sortu dute, bertan, zeure audio grabazioak egin ditzakezu. Azken aldian musikariengatik nahiko erabilia da web hau, izan ere bere musika erakusteko eta nolabaiteko publizitatea egiteko baliagarria baitzaie. Beraz, audio eta bideoen aldetik nahiko web-gune interesgarria iruditzen zait.

6-The internet movie datebase


Hemen pelikulak, laburmetraiak, dokumentalak, bideojokoak, eta mundu guztiko telebista programak aurki daitezke. Lista izugarria da, beraz, oso erabilgarria izan daiteke dokumentalak bezalako produktu ez hainen eskuragarriak aurkitzeko.

7-Make.tv

Honekin, gure telebista programak graba ditzazkegu, beste erabiltzaileen kamarekin batera. Make.tv-rekin geure programak zuzenean sor ditzakegu. Eszenarioak sor ditzazkegu, eta eduki biltoki bat ere badu. Geure programak zuzenean, denbora errealean emititzea posible izango dugu. Audioa nahasteko aukera dago, audio diferenteak biltokian gordetzeko aukerarekin. Azkenik, hau guztia url baten bidez, edozeinek ikusi ahal izango du gure lana.

No hay comentarios: