Argentinako irratigintzaren mugimendua-Jose Luis Férnandez

Coca-Cola

Leioako Kanpusaren berregituraketa birtuala

viernes, 31 de octubre de 2008

"The Corporation" dokumentala

Benetan zer pentsatu haundia ematen duen dokumentala iruditu zait. Munduko multinazional eta enpresa garrantzitsuek duten funtzionamendua eta guregan duten eragina ikus daiteke. Gure osasuna jokoan jartzera irits daitezkela ikus daiteke, eta dena dirua lortzeko helburuarekin. Eta jakin badakigu beti helburu hori dutela baina itsu itsuan erortzen gara denok. Lan honetan, alor ezberdinetako pertsonak azaltzen dira euren ikuspuntua ematen.
Korporazioaz hitz egiten da une oro dokumental honetan. Korporazioa instituzio indartsu bezala erakutsiz, deshumanizaziora irtsi den punturainoko instituzio bat. Izan ere, aipatzen da enpresa garrantzitsuek nola esplotatzen dituztenlangileak edo kutsadura eragiten dutela etab.
Bestalde azaltzen du publizitatea dutela manipulazio tresna, eta hori denok dakigun arren itsu itsuan erortzen gara askok gehiegikerian. Hau dena ez da ezkutuko ezer, arazoa da inork ez duela konpontzen eta esku-sartzen.
Orohar oso interesgarria iruditu zait dokumentala, oso kritikoa eta pertsona ezberdinekin eta ikuspuntu ezberdinekin kontrastatua, gustatu zait.

Karrape Irratia (Wikipedia)


Karrape irratia, Leitzako (Nafarroa) irrati lokala da. 1997an ireki zen herritar batzuen iniziatibaz. Hasiera haietan Xorroxin irratiaren laguntza izan zuten. Leku ezberdinetako esatari zenbait izan ditu urte guzti hauetan, horien artean IKA eukaltegiko irakasleak. Egun kolaboratzaile ugari ditu Karrape Irratiak, horieri esker irrati aberats, plural, gazte bilakatu delarik. Irrati honen helburuetako bat, herrian bertako informazioa ematea da, beti euskaraz eta entzuleen partehartzea bultzatuz. Astelehenetik Ostiralera egiten dituzte beren emisioak, goizeko 11etatik eguerdiko 14etara 107.8an.

jueves, 30 de octubre de 2008

TOP7

1-www.google.com

Google internet-en egun dagoen bilatzailerik zabalena kontsideratzen da. Web-gune eta informazioaz gain, imaginak ere bilatzen ditu. Baita bideoak ere, izan ere, 2006an YouTube bere egin zuen. Bere helbide elektronikoa ere badu, gmail dena eta erabat zerbitzu berriak ateratzen dabil. Esaterako, 3D formatuko mapamundiak etab. Horregaitik egun dagoen web-gunerik garrantzitsuena iruditzen zait, holako bilatzailerik gabe internet-en nabegatzea kaos bat izango baitzen.

2-www-softonic.com

Softonic programak deskargatzeko web-gune bat da. Edozein motako programak aurki daitezke doan deskargatzeko, horrez gain material elektronikoa eta programen cd-en salmenta bideratzen du. Web-gune hau nahiko interesgarria da momentu batean edo bestean gaudelako programa bat eskuratzera behartuak, eta hain errez lortzeko bidea izatea oso eskergarria da.


3-www.youtube.com

web-gune honek miloika erabiltzaile ditu, eta izaten ari den arrakasta itzela da. Zeure bideoak hor eskegitzeko aukera ematen dizu eta baita besteek utzitakoak ikusteko ere. Horrez gain YouTube-ko bideoak ikusteko enlazeak blog-etam eta web-gunetan jartzeko aukera ematen du. Beraz, bideoak ikusteko eta horiekin enlazeak egiteko web-gune egokia iruditzen zait.

4-Emule

Emule artxiboak doan trukatzeko programa bat da. Nahiko arrakasta lortu du erabiltzaileen artean. Oso erabilgarria da bideoak eta musika jeisteko. Sarea nahiko handia da eta aukera asko daude nahi den produktua lortzeko beraz, hau ere web-gune nahiko erabilgarria da.

5-Myspace.com

Web-gune hau gizarte interakzio batez osatua dago. Nolabaiteko perfilen bidez, zeurre blogak, musika taldeak, argazkiak, bideoak eta musika eskegi dezakezu bertan. Horrez gain mensajeen bidez beste erabiltzaileekin komunikatzeko aukera ematen du. Aurten gainera, MySpace eta KSolo web-guneak baturik kosolo.myspace.com web.gunea sortu dute, bertan, zeure audio grabazioak egin ditzakezu. Azken aldian musikariengatik nahiko erabilia da web hau, izan ere bere musika erakusteko eta nolabaiteko publizitatea egiteko baliagarria baitzaie. Beraz, audio eta bideoen aldetik nahiko web-gune interesgarria iruditzen zait.

6-The internet movie datebase


Hemen pelikulak, laburmetraiak, dokumentalak, bideojokoak, eta mundu guztiko telebista programak aurki daitezke. Lista izugarria da, beraz, oso erabilgarria izan daiteke dokumentalak bezalako produktu ez hainen eskuragarriak aurkitzeko.

7-Make.tv

Honekin, gure telebista programak graba ditzazkegu, beste erabiltzaileen kamarekin batera. Make.tv-rekin geure programak zuzenean sor ditzakegu. Eszenarioak sor ditzazkegu, eta eduki biltoki bat ere badu. Geure programak zuzenean, denbora errealean emititzea posible izango dugu. Audioa nahasteko aukera dago, audio diferenteak biltokian gordetzeko aukerarekin. Azkenik, hau guztia url baten bidez, edozeinek ikusi ahal izango du gure lana.

Ariketa-Herri izenak

Irakurri arretaz ondoko esaldiak, ondo ahoskatzen saiatu eta esan bietatik zein dagoen ondo idatzita.
Esaldiok telebistako zein irratietako informazio saioetan esateko moduan omen daude.

Egilea: Gorka J. Palazio. CC 3.0 lizentziapean (bysharealike). Euskal Herriko Unibertsitatea.
(Urdinez=Esaldi zuzenak)


0.A-Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.
0.B-Al Gore estatubatuarrak, Luxemburgeko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herrirako bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.
_______________________
1.A Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan
1.B Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazajstango Errepublikan
_______________________
2.A Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak
2.B Litekeena da Marokkon edo Ganbian izango dira Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak
_______________________
3.A Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.
3.B Boliviatar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.
_______________________
4.A Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.
4.B Georgiako hiriburuan, Tiflisen alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.
_______________________
5.A Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.
5.B Abjaziatarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.
_______________________
6.A Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten
beldur.
6.A Euskal arrantzaleek Seitxelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten beldur.