Argentinako irratigintzaren mugimendua-Jose Luis Férnandez

Coca-Cola

Leioako Kanpusaren berregituraketa birtuala

viernes, 31 de octubre de 2008

"The Corporation" dokumentala

Benetan zer pentsatu haundia ematen duen dokumentala iruditu zait. Munduko multinazional eta enpresa garrantzitsuek duten funtzionamendua eta guregan duten eragina ikus daiteke. Gure osasuna jokoan jartzera irits daitezkela ikus daiteke, eta dena dirua lortzeko helburuarekin. Eta jakin badakigu beti helburu hori dutela baina itsu itsuan erortzen gara denok. Lan honetan, alor ezberdinetako pertsonak azaltzen dira euren ikuspuntua ematen.
Korporazioaz hitz egiten da une oro dokumental honetan. Korporazioa instituzio indartsu bezala erakutsiz, deshumanizaziora irtsi den punturainoko instituzio bat. Izan ere, aipatzen da enpresa garrantzitsuek nola esplotatzen dituztenlangileak edo kutsadura eragiten dutela etab.
Bestalde azaltzen du publizitatea dutela manipulazio tresna, eta hori denok dakigun arren itsu itsuan erortzen gara askok gehiegikerian. Hau dena ez da ezkutuko ezer, arazoa da inork ez duela konpontzen eta esku-sartzen.
Orohar oso interesgarria iruditu zait dokumentala, oso kritikoa eta pertsona ezberdinekin eta ikuspuntu ezberdinekin kontrastatua, gustatu zait.

No hay comentarios: